277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia
2. poligonoko 388. eta 391. lurzatietan.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uharteko Ibaialde kaleko 1-3 zenbakietako etxebizitza eraikinean eraikigarritasuna handitzeko sotoko solairuan eta teilatupean (2. poligonoko 388. eta 391. lurzatiak). Sustatzailea Promotora Constructora Pedroarena SL da.

Jendaurreko epea amaituta, eta agiria behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak akatsa atzeman zuen aurkeztutako testuan. Akatsa, zehazki, eraikinaren guztizko altueran dago, 2 metro inguruko aldea baitago atikoaren goiko solairuaren sestran memorian adierazitakoarekiko.

Hortaz, Uharteko Udalak berriro onetsi du hasiera batez hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko Ibaialde kaleko 1-3 zenbakietako etxebizitza eraikinean eraikigarritasuna handitzeko sotoko solairuan eta teilatupean (2. poligonoko 388. eta 391. lurzatiak). Sustatzailea Promotora Constructora Pedroarena SL da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. a. b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientean aldaketa nabarmena dakarten aldaketak berriro jarri behar dira jendaurrean, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2013968