277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Girgillaoko Udalak, 2019eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran,

Honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera ematea Udalaren balorazio txostenaren berrikuspen prozedurari, balorazio txostenaren proiektua aurkeztuta.

2.–Udal ordezkari proposatzea, balorazio txostenaren berrikuspenaren tramitazioari segimendua egiteko eratzen den batzorde mistorako, Francisco Javier López de San Román Laño alkatea eta Rubén Senosiáin Urbistondo eta Iñaki Salvador Lázcoz zinegotziak.

3.–Jendaurrean jartzea balorazio txostenaren proiektua, 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori dena, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa). Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean edo egoitza elektronikoan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Etxarren Girgillaon, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2013516