277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

1. poligonoko 815. lurzatiko Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Hasierako onespena

2020ko urriaren 30ean egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onespena eman zion Etxarri Aranazko 1. poligonoko (Lurloi 8) 815. lurzatiaren Hiri-jarduketarako Plan Bereziari.

Sustatzailea Aitor Zubieta Albarracin da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2013547