277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Eskumenak beste baten esku uztea

Lizarrako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan ematea Udal honen Osoko Bilkurari emandako eskumen guztiak ondoko esleipenak egiteko, eta deklaratzea azkendu egiten dela panteoiak eraikitzeko partzelen eta panteoien erabileraren gaineko ehorzketa eskubidea, zeina Osoko Bilkurari eman baitzitzaion udal hilerria arautzen duen gobernu ordenantzaren xedapen gehigarri bakarraren bidez.

2.–Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115.c artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eskuordetutako eskumenen artean sartzea berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, hain zuzen ere eskuordetutako eskumenak erabiliz hartutako erabaki eta egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak. Eskumen horiek erabiliko dira bat etorriz aipatutako 2568/1986 Errege Dekretuarekin eta Lizarrako Udalaren erregelamendu organikoarekin, indarrean sartzen denetik hasita.

Lizarran, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2013518