277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 194. lurzatian.
Hasierako onespena

Arruazuko Udalaren osoko bilkurak, 2020ko azaroaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasierako onespena ematea 1. poligonoko 194. lurzatiaren antolamendu xehatua egiteko xehetasun-azterketaren proiektuari, aipatutako lurzatiaren okupazioa eta barne-lerrokadura aldatzeko. Aritz Satrustegi Ganboak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Arruazun, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2013692