277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen
ordenantzaren aldaketa. Akats zuzenketa

2020ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean, iragarki bat hizpide zuena behin betiko onetsi izana Ablitasko herri-larreen aprobetxamenduaren ordenantzaren aldaketa. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Honela dioen tokian:

8. artikulua. Adjudikazio epea.

Herri-larreen loteen adjudikazio epea 8 urtekoa izanen da; 2012ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2020ko abenduaren 31n bukatuko.

Honelaxe behar du:

8. artikulua. Adjudikazio epea.

Herri-larreen loteen adjudikazioaldia 8 urtekoa izanen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2013552