277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149E/2020 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, autokontsumoko eguzki instalazio fotovoltaikoa ezartzeko, Etxolaxar bordan dagoen etxebizitzari lotuta, Aritzuko 12. poligonoko 191. lurzatian, Anueko udal mugartean.

2020ko maiatzaren 25ean, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimen eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean jasotzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena) 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Instalazioa lurzatiaren erdialdean kokatuko da, hegoaldean. Guztira 18 panel fotovoltaiko jarriko dira; 6.000 watteko potentzia izendatua izanen dute, eta 36 m² hartuko dituzte.

Espedientean Anueko Udalaren aldeko txostena jaso da. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak txostena egin du, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena) 117. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena eman du, baina baldintza batzuk ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea autokontsumoko eguzki instalazio fotovoltaikoa ezartzeko, Anueko udal mugarteko 12. poligonoko 191. lurzatian. Sustatzailea Amaia Iraizoz Cía da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Ingurumenaren arlokoak:

  • Aurkeztutako dokumentazioan adierazten den bezala, eguzki plakak instalatzeko, ez da lur mugimendurik eginen, eta ez dio lursailaren topografiari eraginen.
  • Lanak hasi aurretik, argi mugatuko da lursailean bertan esku hartzeko eta materialak pilatzeko gunea. Lanerako eremuaren zabalera ahalik eta txikiena izanen da, eta eremu bakarrean eginen da lan. Makina txikiak erabiliko dira.
  • Beharrezkoa bada, eguzki planen eta etxebizitzaren arteko lur naturalean zanga irekitzeko lanen hasieran, 40 cm-ko gutxieneko lodiera duen landare lurra kenduko da; lur hori gainerako hondeaketa lurretatik aparte pilatu beharko da, eta lurrazalean paratuko da zanga betetzen denean.
  • Obra bukatuta, hondakin guztiak bildu, eta bertatik eramanen dira, eta ukitutako eremu osoa garbituko da.

–Hirigintzaren arlokoak:

  • Baimen honek 18 panel foltovoltaikoren instalazioa bakarrik barne hartzen du, 6.000 watteko potentzia izendatukoa. Instalazioa Etxolaxar bordan dagoen etxebizitzari lotuko zaio, aurkeztutako dokumentazioaren eta baimen honek ezartzen dituen zehaztapenen arabera.
  • Egin diren eta espedientean jaso diren txosten sektorialetan xedatutakoari jarraituko zaio, eta/edo kasuan kasuko baimenetan xedatzen denari.
  • Eginen den jarduketak ukitzen ahal dituen edo jardueraren trabagarri izaten ahal diren azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onartua), gehienez bi urteko epea ezartzen da ebazpen honen babespeko jarduketak egiteko edo abian jartzeko, baimena ematen denetik hasita. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak iraungiko dira zuzenean, eta baliorik gabe geldituko da.
  • Baimendutako jarduera eta/edo jarduera horri lotutako erabilera uzten bada, jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharko ditu bost urteko epean, gehienez ere, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. LAHFLTBren 119. artikuluarekin bat eginez, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

3. Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, eremua leheneratu edo kalteak gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena) 117. artikuluko ondorioak izanen ditu, bertan ezartzen baita lurzoru urbanizaezineko jarduketak baimentzeko prozedura.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Anueko Udalari, Ingurumena Zaintzeko Taldeari (Iruñeko Koordinazio Unitatea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 30ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2013446