277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1967/2020 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko azaroaren 2an emandako 1795/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa.

2020ko azaroaren 2ko 1795/2020 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, eta ebazpen hura “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen 2020ko azaroaren 16an.

Ebazpen horren II. eranskinean aipatzen diren ofizial tekniko izateko lanpostu hutsen artean 490 zenbakiduna falta dela atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da lanpostu hori gehitzea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko azaroaren 2an emandako 1795/2020 Ebazpenean antzeman den akatsa zuzentzea, 490 zenbakidun lanpostua gehituz:

ZK.

LANPOSTUA

ZERBITZUA

ATALA

LANALDIA

HIZKUNTZA

CAMPUSA

490

INFORMATIKA ZERBITZUKO OFIZIAL TEKNIKOA

GARAPEN DIGITALEKO ERREKTOREORDETZA

INFORMATIKA ZERBITZUA

ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA

LZ

Iruñea

Bigarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 18an.–Joaquín Romero Roldán, kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2013995