273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

610/2020 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, jendaurrean jartzen duena, hilabetez, Ollokiko Kontzejua Esteribarko udalerrian eratzeko udal ekimena.

2017ko abuztuaren 21ean, Esteribarko Udalak idatzi bat aurkeztu zuen erregistroan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari Ollokiko Kontzejuaren eraketa eskatzeko, osoko bilkurak, horretarako, 2017ko abuztuaren 21ean hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsita.

2020ko abuztuaren 27an, Esteribarko Udalak udal idazkaritzak prestatutako justifikazio txostenak igorri zituen, eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak errekerimendua egin ostean, zenbait agiri osagarri bidali zituen, udal-mugartearen barruan Ollokiko Kontzejua eratzeko udal ekimenari buruzkoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 43. artikuluan adierazten du ezen, kontzeju berri bat eratzeko, tramiteak hilabetez egon beharko duela, gutxienez, jendaurrean, bizilagunek ikus dezaten, baldin eta ekimena udalarena izan bada, kasu honetan gertatzen den bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan xedaturikoa aintzat hartuz eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluko c) letrarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. Jendaurrean jartzea hilabetez Ollokiko Kontzejua eratzeko espedientea, Esteribarko Udalak abiatutakoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal ditzaten.

2. Ebazpen honen berri ematea Esteribarko Udalari, iragarki-taulan argitara dadin behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2020ko azaroaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2013387