273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

23D/2020 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “AEHN-Asociación de Empresarios de Hostelería y Turismo de Navarra” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000051; lehengo gordailu zenbakia: 31/142).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana María Beriáin Apesteguia andreak egin zuen, 31/2020/000068 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2020ko urriaren 29an. Zuzenketa 2020ko azaroaren 4an egin zen.

Batzar Nagusiak, 2020ko urriaren 15ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen honako artikulu hauek aldatzea elkartearen estatutuetan: 1., 3., 4., 6., 7., 9., 16., 19., 20., 25., 26., 27. eta 32. artikuluak.

2020ko urriaren 19ko ziurtagiria José Ignacio Calvo Pérez jaunak sinatuta dago, elkartearen idazkari nagusi den aldetik, eta Ana Beriain Apesteguia andreak, elkarteko buruak, ontzat emanda.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko azaroaren 7an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2013367