273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-424

Orotz-Beteluko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Orotz-Beteluko Udala.

Xedea: Orotz-Beteluko saneamendu lanetarako eta hondakin urak arazteko baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Orotz-Betelu (Nafarroa).

Lanen xedea da iragazki biologikoa egitea, betegarri plastikoa duena, lehen mailako aldez aurreko dekantazioa eta Imhoff bidezko bigarren mailako dekantazioa egiteko, herriko isurketa tratatzeko helburuarekin (urtean, gehienez ere, 13.500 m³-ko bolumena duela kalkulatzen da).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2013343