273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-545

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Armañantzasko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Armañantzas (Nafarroa).

Lanek barne hartzen dute arazteko sistema bat paratzea, honakoez osatua: beira zuntzaz sendotutako poliesterrezko imhoff tanke bat, 100 biztanleri dagokionari dimentsionatua, eta sarrerako zein irteerako hustubideak. Isurketaren gehieneko bolumena 5.500 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2013338