273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-542

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Izuko eta Asiaingo obretarako baimena ematea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Oltza zendea (Nafarroa).

Obrek barne hartzen dute arazteko sistema bat paratzea, honakoez osatua: Imhoff dekantazio tanke digestore bat, betegarri mineraleko karga baxuko iragazki biologikoa, 372 biztanleri dagokionari dimentsionatutako bigarren mailako dekantazio tanga eta sarrerako zein irteerako hustubideak. Isurketaren gehieneko bolumena 27.375 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2013337