273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ekonomia eta finantza plana 2020-2021erako. Onespena

Eguesibarko Udalak, azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Ekonomia eta finantza plana onestea, 2019ko aurrekontua likidatu denean ez baitira aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta gastuaren araua bete.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua (lege horrek hizpide ditu aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna) eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, jendearen eskura dago Ekonomia eta finantza planaren kopia bat, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2013571