273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2020ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021eko ekitaldirako; aginduzko iragarkia 2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eta eranskinean ematen da zehaztuta.

Utergan, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

2021eko plantilla organikoa

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko
langileek betetzen dituzten lanpostuak

–Idazkaritza: Zenbakia: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: Jardunean.

–Kontu-hartzailetza: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2013612