273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko urriaren 6an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 97.090,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 82.274,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.663,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 195.677,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 27.175,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 93.995,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 35.073,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 16.534,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.050,00 euro.

Gastuak, guztira: 195.677,00 euro.

Utergan, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2013611