273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1118. lurzatian.
Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 30eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Tuterako 3. poligonoko 1118. lurzatian (Barrio etorbidea, 48), lerrokadurak eta bolumetria aldatzeko. NewBARRIO SLk sustatu du azterketa, DG Arquitectura Habitable SCPk idatzi duen 2020ko iraileko proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko azaroaren 2an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2013184