273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela plantilla organikoa aldatzeko espedientea, bateraezintasuneko osagarria esleitzeko udal arkitektoaren lanpostuari.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2013351