273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2021eko zerga-tasak

Obanosko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2021eko ekitaldirako; hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa:

1.1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,1713.

1.2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80 urtean.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,65.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

5.–Obretako lizentzia emateko tasa: %0,62ko tasa.

6.–Lehen aldiz okupatzeko lizentzien tasa: 483,00 euroko tarifa bizitegien unitate bakoitzeko.

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

7.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2013546