273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIBIL

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendibilgo Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2020. urterako aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendibilen, 2020ko azaroaren 10ean.–Kontzejuko burua, Gemma Flamarique Urdin.

Iragarkiaren kodea: L2013569