273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Udal ordenantza, Lezaunen etxebizitzen alokairua sustatzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lezaunen etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lezaunen, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2013361