273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2021erako zerga-tasak

Legardako Udalak, 2020ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lurraren kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,2526ko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,754ko tasa.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Tasa: %4,50.

4.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Tarifa ofiziala.

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Legardan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2013348