273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Uharteko Udalaren etxebizitzak eta garajeak familiei eta gazteei alokairu librean emateari buruzkoa.
Hasierako onespena

Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Udalaren etxebizitzak eta garajeak familiei eta gazteei alokairu librean ematea arautzen duen ordenantza. Horrekin batera, onetsi zen eskainitako etxebizitza bakoitzerako ezarri diren prezio publikoen eranskina. 298/2018 espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Uharteko Udalaren iragarki-taulan. Epealdi horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzakete.

Egoki juzgatzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere, aldez aurretik hitzordua telefonoz eginik edo erregistro elektronikoaren bidez.

Inork batere aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da besterik gabe, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Uharten, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2013181