273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hitzarmena, Lizarrako Udalaren eta Lurzorua eta Etxebizitzak SA Sozietate Publikoaren artean (NASUVINSA)

Lizarrako Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, legeek agindutako quoruma izanik, onetsi zuen NASUVINSAren aldeko kudeaketa-esleipeneko administrazio arteko hitzarmena, ekonomia-jardueretarako poligono bat sustatzeko eta egiteko, Lizarrako Udal Plan Orokorreko S.5 sektoreko UE-2 exekuzio unitatearen lursail batzuetan. Alkatea ahaldundu da hitzarmena sinatzeko.

Argitara ematen da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Lizarran, 2020ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2013394