273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana 2020-2023 epealdirako. Onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Oltza Zendeako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana 2020-2023 epealdirako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Osoko Bilkurari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.

Aukeran, epe berean, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat.

Oltza Zendean, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2013030