273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzioen eta zergen 2021erako karga-tasak.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Espedienteak interesdunen eskura egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik zenbatzen hasita, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Kasedan, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2013561