273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-larreen adjudikazioa. Epea irekitzea

Caparrosoko Udalak 2020ko azaroaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia betetzeko, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, familia unitateko titular diren abeltzainek eskabidea aurkez dezaten udaletxean, Pozo Agudo-Sarda bazkalekuko larreen adjudikazioan interesaturik badaude eta Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzaren 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 200. artikuluan ezarritako dokumentazioa, bai eta udal ordenantzaren 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak ere.

Adjudikaziorako baldintzak udaletxean daude kontsultagai.

Caparroson, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2013346