273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Bigarren alkateordearen izendapena

Bete dadin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua, zeinaren bidez arautzen baita alkateordeak izendatzea eta kargutik kentzea.

Alkatetzaren azaroaren 4ko 157/2020 Ebazpenaren bidez, EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Israel Jacoste Enciso zinegotzia Buñuelgo Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Udalbatzari izendapen horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren webgunean argitara dadila.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko azaroaren 4an.–Jarduneko alkatea, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2013310