273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

18. poligonoko 1031. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa eta soberako lurzatiaren deklarazioa (Artiberri 2 sektoreko 6. bidea). Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea beherago adieraziko den finkaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, ondoren soberako lurzati deklaratzeko eta mugakideari (Sociedad Mercantil Plazaetxea Gestión Integral SLri) zuzenean saltzeko:

301,31 m²-ko lurzatia, trapezoide alderantzikatuaren itxurakoa, 22 m eta 14,15 m-ko oinarriekin eta 16,67 m-ko altuerarekin.

Mugak: ipar-ekialdean, sektoreko 14.1 lurzatia (18. poligonoa, 12. lurzatia); hego-ekialdean eta hego-mendebaldean, jatorrizko lurzatia (18. poligonoa, 1031. lurzatia) eta ipar-mendebaldean, sektoreko P6 lurzatia (18. poligonoa, 1214. lurzatia), udal katastroaren arabera.

Erpinen 30T sektoreko UTM koordenatuak (Datum ETRS89ren arabera) honako hauek dira:

–1. erpina: x = 609.003,2130 Y = 4.743.738,8050.

–2. erpina: x = 609.016,2390 Y = 4.743.756,5340.

–3. erpina: x = 609.029,6744 Y = 4.743.746,6659.

–4. erpina: x = 609.021,2997 Y = 4.743.735,2636.

Lurzati horretan, sotoko solairuan eraiki ahal izanen da, bakar-bakarrik, proiektuan zehaztutako laukizuzena, iparraldeko izkinan kokatua, 10,75 m eta 17,17 m-ko neurria, eta 184,57 m²-ko azalera dituena, araubide orokorreko babes publikoko garaje eta trasteleku gisa erabiltzeko, 14.1 eta 14.2 lurzatietan egin beharreko babes ofizialeko etxebizitzen eraikinari lotua. Finka lurzoru pribatua izanen da, lur azalaren gaineko erabilera publikoko zortasuna duena bide eta espaloietarako, ATB2ko planeamenduak ezarritakoaren arabera.

L2012990_0.pdf

Lurzati bereizi horren azalera urbanizatua konpontzeko eta mantentzeko lan guztiak lurzati horren jabetzaren erantzukizuna izanen dira. Eremu horretako garajean hondoratzeak, espaloiak edo zoladurak hausteak, ur-isurketak eta/edo hezetasunak agertzeagatik beharrezkoa den edozein afekzio eta/edo konponketa Plazaetxea Gestión Integral SLren kontura izanen da, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legeak adierazitako epeetan. Epe horiek igaro ondoren, eraikinaren jabeen erkidegoak eginen ditu jarduketak.

Finkaren mugapenak eta kargak: kargarik gabea. Erabilera onartuak finkaren deskripzioan daude zehazturik.

Bigarrena.–Salmenta 29.492,53 euroko prezioan eginen da, zergak kenduta, eta baldintza suntsiarazle batekin: soberako lurzati hori finka mugakideari gehitzea, alegia, Berriozarko Artiberri 2 sektoreko 14. lurzatiari, Plazaetxea Gestión Integral SL merkataritza-sozietatearen titulartasunekoa baita.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.–Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Berriozarren, 2020ko urriaren 26an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2012990