273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2020ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2019ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 21ean.

Aranaratxen, 2020ko azaroaren 2an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

2020ko lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Idazkaritza, Eulateko eta Larragoako udalekin partekatua. Ordainsariaren maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %13,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostua: administrari laguntzailea, Eulateko eta Larragoako udalekin partekatua. Ordainsariaren maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Izenen zerrenda

a) Idazkaritza: Sara Lana Cambra. Egoera: hutsik. Maila: A. Administrazio-kontratuduna. Sarrera data: 1996ko abenduaren 4a.

b) Administrari laguntzailea: Yoana Pérez García. Egoera: hutsik. Maila: D. Administrazio-kontratuduna. Sarrera data: 2014ko urtarrilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2013483