273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal ordenantza, administrazio elektronikoaren
erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2020ko azaroaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2013223