273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, 2021eko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen eta arauen aldaketak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2013408