273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2021erako zerga-tasak eta tasak

Allingo Udalak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den quoruma izanda, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat:

Lehena.–Karga-tasa hauek onestea, 2021ean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,1025.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira foru legearen proiektuan ezarritako gehienekoak.

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

  • Karga-tasa ezartzea, %15 izanen baita.

Bigarrena.–Ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:

–Fotokopiak: 0,10 euro unitateko.

–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: 1 euro.

–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.

–Fax zerbitzua: euro 1 lehenbiziko orrirako eta 0,50 euro hurrengoetarako, Nafarroan. 2 euro lehenbiziko orrirako eta euro 1 hurrengoetarako, Foru Komunitatetik kanpo.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Aparkatze txartelak: 3 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.

–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argiaren fitxa.

–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro unitateko.

–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

–Aulkiak erabiltzeko tasa: 0,50 euro unitate bakoitzeko.

–Aulki kaiolaren tasa: 25 euro.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2013601