273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1544E/2020 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 414/2020 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea. Espedientea Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik aurkeztu da.

Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak aditzera eman du, urriaren 26ko ofizio baten bidez (2020ko urriaren 29an sartu zen Osasun Departamentuan), administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, 414/2020 prozedura arruntean tramitaturik, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu baitziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz; idatzi horretan, eskatzen du administrazio-espedientea igortzeko, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin, eta haren jakinarazpena egiteko eta interesdunak epatzeko, jarraikiz aipatu legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. apartatuek ezartzen dutenari.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 414/2020 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea. Errekurtsoa Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik aurkeztu da, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren aurka.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, autoetako demandatu gisa agertu ahal daitezen bederatzi eguneko epean, argitalpena egiten denetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 13an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2013598