273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

60/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, atzeman dena Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua luzatu eta hein batean aldatu zuen horretan; 57/2020 Foru Aginduaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak aldatu zuen.

Akats bat atzeman da, daten transkripzioan, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua luzatu eta zati batean aldatu zuen horretan; 57/2020 Foru Aginduaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak aldatu zuen. Horrenbestez, aipatutako foru aginduaren azalpen zatian aipatzen da bidezkoa dela neurriak luzatzea abenduaren 2ra arte, egun hori barne, eta, egoera epidemiologikoaren arabera, berriz luzatu, aldatu edo bertan behera uzten ahalko direla. Ildo beretik, foru aginduaren lehen puntuan aipatzen da “2020ko abenduaren 2ra arte luzatzea, egun hori barne...”. Aipatutako foru aginduaren hirugarren puntuan, ordea, akats bat gertatu da dataren transkripzioan; izan ere, neurriak abenduaren 2ra arte indarrean egonen direla esan behar du, eta azaroaren 25era arte esaten da bertan, baina, azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan jasotakoaren arabera, Administrazioak 2020ko abenduaren 2ra arte luzatu nahi ditu neurriak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaz baliatuz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 19. artikuluan eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea datuen transkripzioan egindako akats bat, atzeman dena Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua luzatu eta zati batean aldatu zuen horretan; 57/2020 Foru Aginduaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak aldatu zuen. Hau da zuzenketa:

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduaren hirugarren puntuan,

Honako hau dioen tokian:

“Hirugarrena.–Neurri hauek indarrean egonen dira azaroaren 19tik 25era bitarte, biak barne, eta unean uneko egoera epidemiologikoaren arabera, luzatu, aldatu edo bertan behera uzten ahalko dira”,

Honako hau behar du:

“Hirugarrena.–Neurri hauek indarrean egonen dira 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 2ra bitarte, biak barne, eta, uneko egoera epidemiologikoaren arabera, luzatu, aldatu edo bertan behera uzten ahalko dira”.

2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara, Barne Zuzendaritza Nagusira, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 19an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2013981