272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1296E/2020 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 7an emandako 1572E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako kide batzuk eta idazkaria izendatu ziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

German Jusué Erro jaunak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatuak, 2020ko irailaren 1ean hartu zuen erretiroa, eta, horrenbestez, bidezkoa da hura ordeztea.

Sara Chivite Lasheras eta Miriam Langarica Eseverri andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatu ziren, eta José Luis Eslava Lecumberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez, Langileen Batzordeak proposaturik; agintaldiko lau urteak bete dituztenez, bidezkoa da haiek ordeztea.

Langileen Batzordeak Javier Royo Moya jauna izendatu du Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. German Jusué Erro jauna Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko burutzatik kentzea.

2. Sara Chivite Lasheras eta Miriam Langarica Eseverri andreak eta José Luis Eslava Lecumberri jauna Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.

3. Adriana Goñi Sarriés izendatzea Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko buru.

4. Magdalena Otaño Tiscornia andrea eta Eduardo Manrique Astiz jauna izendatzea Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide.

5. Javier Royo Moya izendatzea Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide, Langileen Batzordeak hala proposatu baitu.

Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Adriana Goñi Sarriés andrea.

Batzordekideak:

–Magdalena Otaño Tiscornia andrea.

–Eduardo Manrique Astiz jauna.

–Ana Isabel Goñi Labat andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–José Antonio Agüero Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Tomás Fernández Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Eduardo Manrique Astiz jauna, Langileen Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2013368