201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Ordenantza fiskala, hirigintzako eta ingurumeneko izapideen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Barbaringo Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako eta ingurumeneko izapideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barbarinen, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HIRIGINTZAKO
ETA INGURUMENEKO IZAPIDEEN TASAK BARBARINGO UDALEAN

1.–Izaera eta zerga-egitatea.

Udaleko arkitekto aholkulariek partikularrei aholkularitza teknikoa emateagatik ezartzen den tributua: halakotzat ulertzen da Lizarrako EEZBk (Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak) izapidetzen dituen hirigintzako txostenengatik eta hirigintzako kontsultengatik ordaintzen den tasa.

2.–Subjektu pasiboak eta erantzuleak.

Tributu honen subjektu dira Lizarrako EEZBn txostenak eskatu eta kontsultak egiten dituzten interesdunak, Barbaringo aferetarako.

3.–Salbuespenak.

Ez da salbuespenik onartuko zerga honi dagokionez.

4.–Murriztapenak eta hobariak.

Ez da aplikatuko murriztapenik edo hobaririk batere zerga honetan.

5.–Zerga oinarria.

Hauxe da zerga oinarria: egindako kontsultengatik Lizarrako EEZBk fakturatzen duen zenbatekoa.

6.–Tasa.

Zerga oinarriaren ehuneko ehuneko tasa finkatu da.

7.–Zergaldia eta sortzapena.

Tasa hau ez da aldian behingoa.

Tafallako EEZBk kontsultari edo txostenari bukaera emandakoan sorraraziko da hirigintzako zerbitzuengatiko tasa.

8.–Indarrean sartzea.

Ordenantza hau indarrean sartuko da eta aplikatzen hasiko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunean.

Iragarkiaren kodea: L2612648