272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Xehetasun-azterketa, Lizarragako 1. poligonoko 340. lurzatian. Behin betiko onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko urriaren 28ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 340. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Betisa Aristorena Solisek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Ergoienan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013004