272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2021eko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza hauen aldaketa:

• Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (5. ordenantza).

• Musika eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (19. ordenantza).

• Zerbitzu pertsonalak eman eta materialak lagatzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (20. ordenantza).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2020ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2013026