272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ACEDO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Acedoko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2021eko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Acedon, 2020ko azaroaren 10ean.–Kontzejuko burua, Lidia Alén Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2013471