272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Diruzain lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2020ko azaroaren 10ean, 1690. Ebazpena onetsi zuen:

Alkatetzaren 2020ko martxoaren 10eko 521. Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren diruzain lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata aldi baterako kontrataziorako eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko. Deialdi hori 2020ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.

Bigarrena.–Aipatu deialdiaren hautapen-prozesua bukatu da, eta deialdiaren 5. oinarrian honako hau adierazten da:

“5. Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak honako hauek jarriko ditu jendaurrean, bereizirik, udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.

–Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.

5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, halakoak ebatziko dira 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran Udalak hartu zuen erabakian arautu irizpideari jarraikiz (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa); hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioaren arabera eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoa eginez.

5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautaprobak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera”.

Hautapen-prozesua bukatuta eta aurreko atalean zehaztutako prozedura eginda, honako hau da hautaproba guztiak gainditu dituzten izangaien zerrenda:

–Aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda:

1.–José María Seral Arnal: 54,5 puntu.

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrenda:

bete gabe.

Horrenbestez, ebazten dut:

1.–Onestea diruzain lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko zerrenda, ebazpen honetan adierazitakoaren arabera.

2.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Tuteran, 2020ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2013480