272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamena

Melidako Udalak, 2019ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea deialdia, Melidako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. 20-1 zenbakia du plantilla organikoan lanpostu horrek. Deialdia 2019ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 4.1.4. oinarrian adierazitakoarekin, kalifikazio epaimahaiak igorri dio alkate-udalburuari Esteban Nuin Moreno izendatzeko proposamena D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua, lan-kontratuduna, betetzeko, bera baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Melidan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2013423