272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, xedatzen duena argitara eman dadila Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren arteko Akordioa, zeinaren bidez batera baimentzen baitiote kudeaketa-esleipen bat Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Nasuvinsari transferentzia egiteko, “Bicimugi” proiektua gauzatu dezan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak kudeaketa-esleipen bat sinatu dute batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuarentzat, Nasuvinsari transferentzia egiteko, “Bicimugi” proiektua gauzatu dezan.

Aipatu martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren arteko Akordioa, zeinaren bidez batera baimentzen baitiote kudeaketa-esleipen bat Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Nasuvinsari transferentzia egiteko, “Bicimugi” proiektua gauzatu dezan.

2. Foru agindu hau igortzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusira, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta azken departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2020ko azaroaren 3an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren arteko akordioa, zeinaren bidez batera baimentzen baitiote kudeaketa-esleipen bat Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Nasuvinsari transferentzia egiteko, “Bicimugi” proiektua gauzatu dezan

José María Aierdi Fernández de Barrena jauna, Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

Manu Ayerdi Olaizola jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.

“Bicimugi” proiektua mugaz gaindiko lankidetza-ekimen bat da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren 3. deialdian programatu zena, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko Zuzendariaren eta Programaren Kudeaketa Agintaritzaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez.

Foru Komunitatea eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua lotuko dituen bizikleta-ibilbide bat garatzea da Bicimugik duen erronka, EuroVelo bizikleta-ibilbide handien partaide bilakatuz, zehazki EuroVelo3koa.

Bicimugik lortu nahi duen helburu estrategikoa Programaren 4. lehentasunezko ardatzean sartzen da, hau da, ondasunen eta pertsonen mugikortasuna bultzatzea, zeinetan inbertsio-lehentasuna baita ingurumena errespetatzen duten garraio-sistemak garatzea eta hobetzea (...), eskualdeko eta tokiko mugikortasun jasangarria sustatzeko.

Proiektua mugaren bi aldeetako 6 erakundek osatzen dute. Lan-programa 5 ekintza-motatan egituratzen da eta bazkide batzuek edo besteek hartzen dute beren gain. Besteak beste, proiektuaren beraren kudeaketaz gain, berekin dakar bizikletentzako ibilbideak sortzea, mugikortasunaren, komunikazioaren eta hedapenaren kontuetan sustapen- eta sentsibilizazio-lanak egitea edo intermodalitaterako zerbitzuak eta informazioa sortzea.

Bicimugik jarraitzen du Ederbidea izeneko mugaz gaindiko lankidetza-proiektuarekin hasitako lanarekin. Ibilbide hori EuroVelo1-en parte da, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia ari da kudeatzen. Bi proiektu horiek, beraz, orientabideak eta helburuak partekatzen dituzte.

Bigarrena.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, jarduera honek ikuspegi sozialetik zein turistikotik duen interes handiaz jabetuta, 2019ko apirilean proiektua batera finantzatzeko zenbait konpromiso hartu zituzten beren gain.

Hala, orduko Garapen Enpresarialeko Departamentuak konpromisoa hartu zuen proiektua batera finantzatzeko, EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) funtsen kargura estaltzen ez den aurrekontu osoaren %33, zehazki, 131.686 euroko kopuruarekin, hainbat urtekotan banatuta.

Bestalde, une hartako Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ere bere gain hartu zuen finantzaketa-konpromisoa, kasu hartan, %56 gehienez.

Zenbateko eta urteko kopuru horiek aldaketa txikiak izan dituzte; izan ere, proiektua abian jartzeko data atzeratu egin zen, eta 2019an aurreikusitako gastuak 2020ra aldatu behar izan ziren. Horri gehitu behar izan zaio EGEF erregelamenduaren arabera, proiektuetako bazkideak, kasu honetan Nasuvinsa, proiektuaren kostu osoaren %10 gutxienez autofinantzatzera behartuta daudela. Horregatik, bi departamentuek ekarpenetarako egin duten azken proposamena murriztu egin da bere osotasunean, eta honela geratuko litzateke:

DEPARTAMENTUA

EKARPENA GUZTIRA

2020ko EKARPENA

2021eko EKARPENA

2022ko EKARPENA

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

179.394,00

41.795,00

117.539,00

20.060,00

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

105.676,00

24.620,00

69.239,00

11.817,00

GUZTIRA

285.070,00

66.415,00

186.778,00

31.877,00

Beraz, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak “830001 83100 7400 432100 Nasuvinsa. Bicimugi proiektua” izeneko partida du 2020rako gastu-aurrekontuan, 25.500,00 eurokoa.

Era berean, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren gastu-aurrekontuan “330000 33100 4400 921100 Nasuvinsa. Bicimugi Eurovelo 3. POCTEFA” izeneko partida dago, 43.272,00 eurokoa.

Hirugarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat.

Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa lan bat esleitzeko departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak, ezartzen du zein den Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren eskumen-esparrua; besteak beste, proiektu estrategikoak sustatzea, lurraldea egituratuko dutenak, aurrerakuntza ekarriko dutenak, erreferentetzat kokatuko dutenak eta bere baliabideen kudeaketa jasangarria planteatuko dutenak, zeharkakotasunez eta beste departamentu eta erakunde batzuekin koordinatuta.

Adierazi den bezala, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan zein Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan “Bicimugi” proiektuari eragiten dioten aurrekontu-partidak daudenez, egokia da, eraginkortasunagatik, organo bakarra izatea, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia alegia, bere eskumenak kontuan hartuta, proiektu horri dagozkion dirulaguntzen deialdia eta esleipena egiteko ardura hartuko duena, eta lankidetza hori kudeaketa-esleipenaren teknikaren bidez gauzatzea.

Laugarrena.

Kudeaketa-esleipenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik sortuko ditu ondorioak, eta 2022ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuarentzat kudeaketa-esleipen bat batera baimentzea, Nasuvinsari transferentzia egiteko, “Bicimugi” proiektua gauzatu dezan.

Bigarrena.–Kudeaketa-esleipenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik sortuko ditu ondorioak, eta 2022ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipen honen xede diren prozeduren ondoriozko gastuak finantzatuko dira 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura:

–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua: “830001 83100 7400 432100 “Nasuvinsa. Bicimugi proiektua” izeneko partida, 25.500,00 eurokoa.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua: “330000 33100 4400 921100 “NASUVINSA. Bicimugi Eurovelo 3. POCTEFA” izeneko partida, 43.272,00 eurokoa.

2021eko eta 2022ko ekitaldietan kudeaketa-esleipen honen xede diren prozedurek eragindako gastuen finantzaketa ekitaldi horietan horretarako sortzen diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretako aurrekontuetako partiden kargura eginen dira.

Laugarrena.–Akordio hau igortzea Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, aipatutako departamentuetako kontu-hartzaile delegatuei, bai eta kasuan kasuko kontabilitate-zentroei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: F2013247