272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120E/2020 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 102E/2020 Ebazpenean antzemandako akats materialak zuzentzen dituena; ebazpen horren bidez onetsi zen dirulaguntza deialdi hau: “2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra”. DDBN identifikazioa: 527855.

Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 102E/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2020-2021 ikasturterako. Ikusirik zenbait akats material daudela testuan, bidezkoa da haiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea akats hauek, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 102E/2020 Ebazpenean, 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zuen horretan, atzemandakoak:

–2.2 oinarrian:

Honako hau dioen tokian: “–Nafarroako Unibertsitatea, 8.2.1.b), c) eta d) oinarrian biltzen diren baldintzetan”.

Honako hau behar du: “–Nafarroako Unibertsitatea, 8.2.1.2.b), c) eta d) oinarrian biltzen diren baldintzetan”.

–8.1.2 oinarrian:

Honako hau dioen tokian: “Beka edo ikasketarako laguntza lortzen duten goi mailako ikasleei, 2019-2020 ikasturtetik irakasgai edo kredituren bat gainditu gabe gelditu bazaie matrikulatuta zeudenetarik, eta betiere denbora osoko ikasleak badira (ikus 4.3.a oinarria), bakarrik %70 ordainduko zaie eskubidea duten kontzeptu guztietan, eskatzailearen errentaren tartearen arabera. Salbuespen bakarra matrikularako beka izanen da, hori osorik emanen baita”.

Honako hau behar du: “Beka edo ikasketarako laguntza lortzen duten goi mailako ikasleei, 2019-2020 ikasturtetik irakasgai edo kredituren bat gainditu gabe gelditu bazaie matrikulatuta zeudenetarik, eta betiere denbora osoko ikasleak badira (ikus 5.3.a oinarria), bakarrik %70 ordainduko zaie eskubidea duten kontzeptu guztietan, eskatzailearen errentaren tartearen arabera. Salbuespen bakarra matrikularako beka izanen da, hori osorik emanen baita”.

–8.2.6 oinarrian:

Paragrafo bat eranstea, testu honekin:

“Matrikula partziala daukaten ikasleek ezin izanen dute osagai hau lortu”.

–8.2.8 oinarrian:

Oinarri hau 8.2.7 bihurtuko da.

Paragrafo bat eranstea, testu honekin:

“Matrikula partziala daukaten ikasleek ezin izanen dute osagai hau lortu”.

–8.2.9 oinarrian:

Oinarri hau 8.2.8 bihurtuko da:

–II. Eranskineko 4. apartatuan:

Honako hau dioen tokian: “Zenbateko hau adjudikatzeko, unibertsitateko graduetako bigarren edo hirugarren ikasmailetan matrikulatutako ikasleen kalifikazioaren kasuan, 1,17ko koefiziente zuzentzailea aplikatuko da arkitektura edo ingeniaritzaren arloko ikasketetatik datozen kalifikazioen kasuan, 1,11koa zientziaren arlotik datozenentzat, eta 1,05ekoa osasun zientzien arlotik datozenentzat”.

Honako hau behar du: “Zenbateko hau adjudikatzeko, unibertsitateko graduetako bigarren, hirugarren edo laugarren ikasmailetan matrikulatutako ikasleen kalifikazioaren kasuan, 1,17ko koefiziente zuzentzailea aplikatuko da arkitektura edo ingeniaritzaren arloko ikasketetatik datozen kalifikazioen kasuan, 1,11koa zientziaren arlotik datozenentzat, eta 1,05ekoa osasun zientzien arlotik datozenentzat”.

–II. eranskineko 1.b atalean. Familiaren errenta erabilgarriaren kalkulua.

Honako hau dioen tokian:

“b) Familiaren errenta erabilgarriaren kalkulua.

Familiaren errenta erabilgarritzat hartuko da eskatzailearen eta haren ezkontidearen banakako errentak gehi familia unitateko beste kideen banakako errenten %50, aurreko atalean adierazi bezala kalkulaturik”.

Honako hau behar du:

“b) Familiaren errenta erabilgarriaren kalkulua.

Familiaren errenta erabilgarritzat hartuko da sostengatzaile nagusien errenten batura, gehi familia unitateko gainerako kideen banakako errenten %50, aurreko atalean adierazi bezala kalkulaturik”.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Unibertsitateko Zerbitzura, Unibertsitateko Atalera eta Araubide Ekonomikoaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 9an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2013382