272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, honako errekurtso hauetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 137/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen beherago aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 137/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren; hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 106/2020 Ebazpenaren bidez ireki zirenak. Zehazki, espezialitate hauen aurkakoak dira errekurtsoak:

Maisu-maistren Kidegoa:

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Doña Natalia Beatriz Kerfant Follana.

–Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz):

Doña Macarena Jiménez Azoque.

Doña Lucia Ester Olivar Soler.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko azaroaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2013203