272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

383/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen VIII. tituluan arautu zen Nafarroako Adingabearen Kontseilua. Kide anitzeko organo gisa eratu zen, aholkularitza, parte-hartze eta kontsulta eginkizunak dituena haurrak eta nerabeak sustatu, lagundu eta babesteko arloan.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 112. artikuluak ezartzen du honako kide hauek, gutxienez ere, osatuko dutela Nafarroako Adingabearen Kontseilua:

a) Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilaria, Kontseiluko burua izanen dena.

b) Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko bi ordezkari. Horietako bat Kontseiluko buruordea izanen da.

c) Adingabearen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainontzeko departamentuetako ordezkari bana. Zuzendari nagusiaren kategoria izan beharko dute.

d) Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabearen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietakoak. Nafarroako Gobernuaren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, zein berean.

e) Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabeen eskubideak defendatzeko eratutako eta kasuan kasuko administrazio erregistroetan inskribatutako elkarteetakoak.

f) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lau ordezkari, zeinetatik hiru, gutxienez, kargudun hautetsiak izanen baitira.

Orobat, esaten da Kontseiluko idazkariak Zuzenbidean lizentziaduna eta adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioa izan beharko duela, hizpidea duela baina botorik ez.

Azkenik, adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseiluko kideak lau urterako, ordezkatutako erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

Kontseiluaren agintaldiaren gehieneko epea bukatuta, eta aldaketak eginda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egituran eta Eskubide Sozialetako Departamentuan berean, beharrezkoa da kide berriak izendatzea. Adierazi behar da hautapen prozesu bat egin ondoan izendatzen direla ordezkariak, adingabeak babestu eta laguntzeko elkarte edo erakundeetakoak eta adingabeen eskubideen defentsarako eratutako elkarteetakoak, eta denek onartu dutela izendapena.

Horrenbestez, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez jaso ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kide, Eskubide Sozialetako Departamentua ordezkatuz:

a) Kontseiluburua: María Carmen Maeztu Villafranca andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilaria.

b) Adingabearen babesaren arloko departamentu eskuduneko ordezkariak.

–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea. Kontseiluko buruordea izanen da.

–Olga Chueca Chueca andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea.

c) Adingabearen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainontzeko departamentuetako ordezkariak.

–Patricia Ruiz de Irizar andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, eta ordezko gisa, Virginia Eraso Barrio andrea, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentutik.

–Carlos Miguel Artundo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia, eta ordezko gisa, Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, Osasun Departamentutik.

–Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta ordezko gisa, Pablo Arriazu Amat jauna, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntza Departamentutik.

d) Nafarroako Gobernuaren Erregistroan inskribatuta, adingabearen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietako ordezkariak:

–Ángel Pardo Urdín jauna, ordezkari gisa, eta Francisco Javier San Martín Arbilla jauna, ordezko gisa, Ilundain Haritz-Berri fundaziotik.

–Maider Gabilondo Ariznabarreta andrea, ordezkari gisa, eta Mikel Aguirre Errea jauna, ordezko gisa, UNICEF entitatetik (Nazio Batuen Haurrentzako Funtsa).

–María León Huete andrea, ordezkari gisa, eta Iñaki Resano Sánchez jauna, ordezko gisa, Kamira Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatibotik.

–Alay Rey Izco jauna, ordezkari gisa, eta Xabier Leoz Arriaga jauna, ordezko gisa, SiñarZubi federaziotik.

–Itziar Zudaire De Luis andrea, ordezkari gisa, eta Silvia García Jiménez andrea, ordezko gisa, Nafarroako Secretariado Gitano fundaziotik.

–Maite Ziganda San Martín andrea, ordezkari gisa, eta Oskia Azcárate Gárriz andrea, ordezko gisa, SEI elkartetik.

e) Adingabeen eskubideak defendatzeko eratutako eta kasuan kasuko administrazio erregistroetan inskribatutako elkarteak ordezkatuz:

–Arianne Luis andrea, ordezkari gisa, eta María Esther Fernández Razquin andrea, ordezko gisa, Nafarroako Gurutze Gorritik.

–Paula Perea andrea, ordezkari gisa, eta José María Uribe Oyarbide jauna, ordezko gisa, Magale elkartetik.

–Jon Villanueva Calvo jauna, ordezkari gisa, eta Ainhoa Molinuevo Ojanguren andrea, ordezko gisa, Itaka-Escolapios fundaziotik.

–Masha de la Guardia Yáñez andrea, ordezkari gisa, eta Jesús Laguardia Hontañón jauna, ordezko gisa, AFADENA elkartetik (Nafarroako familia adoptatzaileen elkartea).

–Gabriel Rudi jauna, ordezkari gisa, eta Laura Iparraguirre Bemposta andrea, ordezko gisa, Navarra Nuevo Futuro elkartetik.

f) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariak, zeinetatik hiru, gutxienez, kargudun hautetsiak izanen baitira:

–Raúl Maiza González jauna, Berriozarko Udaleko alkatea den aldetik.

–Ángel Unzue Ayanz jauna, Agoizko alkatea den aldetik.

–Mario Fabo Calero jauna, Martzillako alkatea den aldetik.

–Mikel Zabaleta Aramendia jauna, Leitzako alkatea den aldetik.

g) Kontseiluko Idazkaritza: Alba Fernández García andrea, Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, eta ordezko gisa, Leyre Iribarren Gil andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusikoa.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2013380