271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

374/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Nafarroako ebaluazio proiektu eta ekimenei buruzko saria” ematen duena.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 17ko 207/2020 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako ebaluazio proiektu eta ekimenei buruzko sariaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafarroako ebaluazio proiektu eta ekimenei buruzko saria arautzeko foru agindua onestea proposatzen duen 2020ko maiatzaren 22ko txostenean ezartzen da Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politikoen Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak bi mila euro ordainduko dizkiola lehenbiziko saria irabazten duen entitateari, eta mila euro bigarren gelditzen denari, eta hiru akzesit ere emanen dituela.

2020kKo irailaren 28an, Epaimahaiak Nafarroako ebaluazio proiektu eta ekimenei buruzko sariaren gaineko epaia eman zuen, lehenengo sariaren irabazlea iragarriz. Gainera, bigarren saria hutsik utzi zuen, eta ez zuen akzesita bakar bat ere eman.

Era berean, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak saria emateari buruzko txosten-proposamen bat egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako ebaluazio proiektu eta ekimenei buruzko saria ALTER ikerketa taldeari (NUP) ematea, proiektu honengatik: “Gizarte zerbitzuen eta enplegu zerbitzuen uztarketa: ERSISI proiektuak Nafarroan izan duen eraginaren ebaluazioaren emaitzak”.

2. 2.000 euroko gastua xedatzea eta ALTER (NUP) ikerketa taldeari ordaintzea (IFZ: Q3150012G), 2020ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 900008 92100 2276 231004 partida, “Gizarte berrikuntzako proiektuak eta Europako proiektuak” izenekoa.

3. Bigarren sariarentzat bideratu behar ziren 1.000 euroak askatzea, saria hutsik gelditu baita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ALTER (NUP) ikerketa taldeari jakinaraztea (Arrosadiko campusa z.g., 31006, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, haren Kontabilitate Zentrora eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2013294