271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea jendaurrean

Espedientea: V/31/00290.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Isurketa:

Izena: Baztango saneamendu sistema.

Herria: Oharriz; Zigaurre.

Udalerria: Baztan

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Baztan ibaia; --- / Bidasoa; ---.

NL/––.

Baztango Udalak badu isurketarako baimena, arroaren erakunde honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako ebazpenaren bidez, Baztango saneamendu sistemako hondakin uretarako.

2020ko martxoaren 31n, Baztango Udalak aurkeztu zuen isurketarako baimena aldatzeko eskaera, Baztango araztegiko isurketaren bolumena handitzeko, urtean, gehienez, 1.348.675 m³-koa izan dadin, eta saneamendu sare bateratuko gainezkatze urak, Zigaurreko gainezkabidetik datozenak, baimenean sartzeko, elementu hauekin:

–Bi ganberako hobi septikoa (dekantazioa eta klarifikazioa) eta deflekzio-pantaila.

–Ekaitzetarako biltontzia, 2,8 m³-koa.

–Araztegira bideratzen den onarpen emaria, 1,9 l/s-tik gorakoa (20 l/s-tik gorakoa, 1000 h-e-ko).

Horrekin batera, proposatzen da kutsadura murrizteko programa bat ezartzea, sistema kolektorera “ur garbirik” sartzea mugatzeko, udal estolderiatik edo hodi biltzaile-kolektoretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2020ko urriaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2012420