271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03971 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Iulen Burguete Álvarez.

Helbidea: Oyanzar, 4, Espartza Galar 31191, Galar (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Mendabioko erreka.

Eskatutako emaria: 0,5 l/s.

Tokia: Gorospillaga alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunea errekan paratutako inbutu bat da. Puntu horretatik 40 mm-ko diametroa eta 210 metroko luzera duen PEAD-zko hodi bat ateratzen da 5.000 litroko biltegi bateraino, eta bertatik hornituko da baserria grabitatez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko urriaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2012416