271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-OC-365

Jose Javier Hugalde Ibarrolak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jose Javier Hugalde Ibarrola.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,77 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,02 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoa polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ara ibaia, Arakil ibaia.

Alderdia: Poligonoa: 4; lurzatia: 36 B, 157, 159 eta 169 A.

Udalerria: Ibero-Oltza Zendea (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2012536